Behar Zanako trinkete eta Joko garbi jokalariek hitzordu bana dute astebururako. Gipuzkoako Txapelketako lehen mailari dagokionez, martxoaren 7an (ostirala) Behar Zanako Mitxelena eta Sanchez ariko dira Txost 3 bikotearen aurka. 20:00etan jokatuko da joko garbiko partidua, herrian bertan. Trinketean, aldiz, eskuz binakako senior kategorian ariko dira Behar Zanako Arruti eta Esnaola, usurbildarren aurka. Martxoaren 8an (larunbata) izango da partidua, 16:00etan (4. partidua) Irurako trinketean.