Mila mendizaletik gora, Aizkardiren 46. ibilaldirako

Irtera 01Datorren igandean (martxoak 30) izango da Aizkardiren 46. ibilaldi neurtua. Eguraldi ona iragarri da ordurako eta dagoeneko ibilaldirako 1157 mendizalek eman dute izena. Ibilbide motza zein luzea hautatu ahal izango dute parte hartzaileek,  24 edo 43 Km egin erabakiz (hemen informazioa). Izen ematea irekita egongo da ostiralera arte, baina egunean bertan ere eman ahalko da. Orain internetez egin daiteke Aizkardi Mendi Elkartearen webgunera sartuta.