Udalak datozen lau urteetarako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) egin behar du eta horretarako, Euskaran Ados lan-mahaia plan horretan jorratu behar diren arloak aztertzeko egutegi bat jarraituz bilduko da hemendik uda bitarte. Ikusi egutegia
Egutegi horren arabera, gaiak arloka aztertuko dira, Euskaran Ados lan mahaian elkartzen diren eragileez gain arlo bakoitzean esanguratsuak diren eragieak gonbidatuko direlarik. Ohikotasunez, Euskaran Ados lan-mahaian herriko hainbat eragile elkartzen dira: ikastetxeetako ordezkariak, Banaizbagarako ordezkaria, EHEko ordezkaria, udal ordezkariak eta euskararen sustapenean interesatuta dauden herritarrak. Atzo izan zen egutegiko lehen bilera eta euskalduntzeaz eta alfabetatzeaz aritu ziren mahaiko kideak.
Euskaran Ados lan-mahaiaren asmoa da herrian euskararen ikuspegitik dauden lehentasunak identifikatzea eta Udalak datozen lau urteetan plangintza egokia diseinatzea lehentasun horiei aurre egiteko. Horretarako, ikusi jarraituko den lan-eskema
Lehen aldia da Ekintza Plana herritar eta eragileekin batera lantzen dela. Norbaitek interesa izango balu bere iritzia emateko, bilera hauetara gonbidatuta dago. Animatu eta parte hartu!