2013ko errenta aitorpena egiteko ordua heldu da eta aurten ere, euskaraz egiteko hainbat bide izango dira. Hasteko, nahi duenak Ogasunarekiko harremanak euskaraz izan ditzake: telefonozkoak, aurrez aurrekoak zein paperak. Autolikidazioa egitean ere, nahikoa da onartzekotan euskaraz izan behar duela esatea; hortik aurrera euskaraz jasoko duzu. Internet bidez egitekotan aldiz, aholkularien bidez eginez gero espreski eskatu behar da euskaraz egiteko. Interneteko aplikazioaren kasuan euskaraz jaitsi daiteke eta bertan lehentasun hizkuntza gisa euskara markatu behar da. Iaz Amasa-Villabonan %17,45ak egin zuen euskaraz, ea aurten noraino doan kopurua. Ikusi eskuorria