Bandera jartzeko aginduaren aurrean, ikurrinaren aldeko ekimena

564735 714509235239011 673322213 nEspainiako bandera jartzeko behin betiko aginduaren aurrean, bertako ikurrak aldarrikatzeko eta banderaren inposaketa salatzeko ekitaldia egin dute Udaleko ordezkariek. PSEko ordezkaririk ez da bertaratu, beraz, EH Bildu eta EAJk aho batez onartu dute adierazpena eta ikurrinaren aldeko ekitaldia burutu dute. Banderaren erasoa nortasunaren aurkakoa dela gogoratu nahi izan dute, azken asteetan kultur eta hizkuntza eskubideak ere eraso dituelako Urquijok. Alkatea itxaropentsu agertu da, jartzea agindu arren “kentzeko eguna” ere iritsiko dela uste baitu. Ikusi argazkiak