Estatuen esku-hartzea geratzeko elkarretaratzeak

euskaC. Urquijo Gobernuaren Ordezkariak joan den hilean euskarari egindako azken erasoaren aurrean, elkarretaratzeak deitu dira apirilaren 9rako. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deitu ditu protestak, hainbat Udalek administrazioko kontratazioak egitean euskara haintzat hartzearen aurkako errekerimenduak jaso ostean. Euskaraz bizi nahi duen herri batentzat enegarren oztopoa jartzea dakar horrek eta horri erantzuteko egingo dira elkarretaratzeak. Tolosaldeakoa Tolosako Udalaren aurrean egingo da, 19:00etan.

Ikusi adierazpena

Ikusi kartela 

Ikusi deialdi bideoa