Urte honen hasieran aurreratu genuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru inbertsio lagundu ditu diruz Amasa-Villabonan: arroako bide gorria konpontzea, aran errekako ibilbidea konpontzea (uholdeek kaltetua) eta Behar Zana frontoiko argiteria konpontzea. Hiru lanetatik bi abian dira joan den astetik eta dagoeneko hobekuntza bistakoa da. Aran errekak laster bide sendoa izango du berriz eta arroako bidegorrian ere koskarik gabe ibili ahal izango da. 

