Apirilaren 12an Galdakaon jokatutako Euskadiko Banakako eta Taldekako Halterofilia Txapelketak emaitza onak utzi zizkion Danok Danena Halterofilia Taldeari. Ekainaren 7an Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketarako bost kide sailkatu ziren: Jon Sasiain, Mikel Alvarez, Petter Cubillo, Igor Sasiain eta Jon Ander Iriarte. Banakako Sailkapen orokorrean, gizonen kategorian Mikel Alvarez lehen postuan sailkatu zen eta emakumeen kategorian Susana Davilak eskuratu zuen lehen postua. Pultsulari hau aste santu honetan Madrilgo Blumean Espainako Selekzioarekin konzentratuta egon da, apirilaren bukaeran Polonian ospatuko den Europako 17 urte azpikoen txapelketako prestatzeko.
Gizonen kategorian:
-56 kilo kategorian Lyam E. Rodriguez 2. postuan sailkatu zen.
-69 kilo kategorian, Jon Sasiain 1. postuan sailkatu zen.
-77 kilo kategorian, Mikel Alvarez ere 1. postuan sailkatu zen; Petter Cubillo 4., Igor Sasiain 5. eta Asier Gallego 6.ean.
-85 kilo kategorian, berriz, Jon Ander Iriartek 1. postua lortu zuen.
Emakumeen kategorian:
-65 kilo kategorian Susana Davila lehenengo postuan sailkatu zen.
-69 kilo kategorian Goretti Amonarriz lehen postuan sailkatu zen.