Villabona Lantzen-en itzaletik libre

DSC01691Villabonako udalak azken urte hauetan izan duen mehatxu nagusia amaitu da; Malkar plazako eraikinek sortutako auzi eta zorra, hain zuzen. Interesak eta kostak gehituta 1,5 Milioi €ra hel zitekeena 500.000€ko kitapen batekin ixtea lortu du Udalak, Eguzki Eraikuntzak S.L.rekin negoziatu ostean. Diru hori ordaindu ahal izateko, Udalak 350.000€ ordaindu bhear izan ditu. Azpimarratu behar da, akordio horri esker 2.82.361,38 € gutxiago ordaindu direla (interesak kontuan izan gabe) eta honenbestez, balizko konponbideen artean hobari publikoari kalte gutxien egiten diona lortu dela. Honela, egungo Udal Gobernuak herentziaz jasotako arazoari irtenbidea eman dio; orain, Lantzen zorrik gabeko sozietatea da eta 62 garaje ditu jabetzan.

Ikusi kasua itxi duen epaile-autoa