Udan Jolasean begirale izateko deialdia ireki da

udan jolaseanZabalik da Udan Jolasean 2014an begirale izateko deialdia. Bi baldintza bete beharko dituzte begiraleek: euskaraz ondo jakitea eta 18 urte beteta izatea. Baldintzak bi horiek diren arren, herritarra izatea baloratuko da. Maiatzaren 20tik 31ra bitarte izango da izen-ematea, Katea-etxera joanda edo 943694787 telefonora deituta. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: Kurrikuluma, NANaren fotokopia eta begirale tituluaren kopia, azken hau izanez gero.