Malkarren kurtso amaierako jaialdia eskainiko du larunbatean

MalkarUrteroko ohiturari eutsiz, Malkar Astialdi Taldeak jaialdi bat eginez emango dio amaiera ikasturteari. Monitore eta gazteen artean prestatutako jaialdia izaten da eta aurten maiatzaren 17an ospatuko da 16:00etan Gurea zine aretoan. Urtean zehar egindako ekintzei amaiera emateko festa giroa baliatzen dute eta umorea ziurtatuta dago larunbateko saioan.