Amasamendiren kudeaketari irizpideak jarriko zaizkio, parte hartze proiektu baten bidez

Logo-ingurumeneanAstelehenean abiatuko da Amasamendiren kudeaketari irizpideak ezarriko dizkion parte hartze proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiak du Amasamendi kudeatzeko eskumena, hamar urteko planetan antolatzen dena. Basoaren kudeaketa hartzen du beregan plan horrek baina Udalak kudeaketa integral batera eman nahi luke pausua. Udalak Amasamendiren jabetza izanik, kudeaketa horren nondik norakoak zehaztu ditzake eta datozen hamar urterako plana jaso duen honetan, gaia parte hartzera eramatea erabaki du, basoetatik haratago mendi osoari buruzko eztabaida bat emateko. 

Mendia erabiltzen duten eragileak eta gaian aditu direnak deituko dira bileretara, baina edozein herritar bertaratu daiteke aurrez izena emanda. Baldintza prozesuak izango dituen hiru bileretara etortzea izango da. Lehena, maiatzaren 19an izango da 19:30ean balio anitzeko gelan. Bertan, erabiltzaileek euren esperientzia azalduko dute, mendiari aurkitzen dizkioten hutsune eta indarguneak azpimarratuz. 

Proiektu honekin etorkizuneko Amasamendi nolakoa izatea nahi den jakin nahi da, norabide horretan bideratzeko egungo kudeaketa. 

Ikusi kartela