Senidetze eguna ospatuko da asteburuan Adunan

8851904001 df09375f5a bMaiatzaren 31ean Aiztondoren eta Segundo Montes komunitatearen arteko senidetze eguna ospatuko da Adunan.  90. hamarkadan hasi zen senidetze horren bidez egindako harreman solidarioaz informatzeko baliatzen da egun hori, herritar eta eragileek elkartasun hori ezagutu dezaten. Zizurkilgo, Adunako, Asteasuko eta Villabonako Udalek Euskal Fondoaren bidez hainbat proiektu garatzen dituzte El Salvadorko eremu horretan, hezkuntzari zein osasunari lotuak. Eguerdian harrera instituzionala egingo zaie eta jarraian musikariekin kalejira, koruaren emanaldia, bertso saioa, Porrotxen emanaldia, pintxo-potea eta bazkaria izango dira.  Ekimena festa giroan ezagutzeko aukera paregabea.

Ikusi kartela