Aurten Mintzola fundazioak antolatzen dituen ‘Ahoa bete hots’ jardunaldiak transmisioari lotuak egongo dira. Esan berriz esan da aurtengo leloa, ipuinei edo ahozko kontakizunei erreferentzia eginez. Uztailaren 2, 3 eta 4an izango dira antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta transmisioari lotutako hitzaldi eta emanaldiak. Interesa duen orori daude zuzenduta, eta ohiko prezioa 75 €koa bada ere, Aiztondo bailarako herritarrek 45 € ordainduta hartu ahal izango dute parte. 40 € ikasle, langabetu eta erretiratuentzat. Aukera paregabea, ahozko literaturaren zale guztientzat. Atxikita egitarauaren eskuorria. Izena emateko webgunean bertan bete daiteke eskaera.