Ekainaren 4ko ohiko osoko bilkuran Villabonako Udalaren izenari buruzko puntu bat bozkatuko da. Euskara batzordeak aho batez onartutako irizpen hori onartzeak, hemendik aurrera Udalaren izena euskara hutsez agertzea ekarriko luke eta Amasaren izaera historikoa aitortuz, Amasa-Villabona marka erabiltzea armarriaren ondoan. Beste hainbat puntu landuko dira bilkuran eta betiko moduan ateak zabalik izango dira interesa duen ororentzat 19:00etan iblkura gelan.