Mintzolako ‘Ahoa bete hots’ jardunaldiak, herritarren eskura

mintzolaAurten Mintzola fundazioak antolatzen dituen ‘Ahoa bete hots’ jardunaldiak transmisioari lotuak egongo dira. Esan berriz esan da aurtengo leloa, ipuinei edo ahozko kontakizunei erreferentzia eginez. Uztailaren 2, 3 eta 4an izango dira antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta transmisioari lotutako hitzaldi eta emanaldiak. Interesa duen orori daude zuzenduta, eta ohiko prezioa 75 €koa bada ere, Aiztondo bailarako herritarrek 45 € ordainduta hartu ahal izango dute parte. 40 € ikasle, langabetu eta erretiratuentzat. Aukera paregabea, ahozko literaturaren zale guztientzat. Atxikita egitarauaren eskuorria. Izena emateko webgunean bertan bete daiteke eskaera.