Goretti Amonarrizek irabazi du Espainiako junior halterofilia txapelketa

IMG 5710

Danok Danena Halterofilia taldeko pultsulari Juniorrek Espainiako Txapelketan maila bikaina eman dute. Goretti Amonarriz izan da txapledun eta Susana Davilak bigarren postua eskuratu du. Mutilek ere eman dute eurena, Asier Gallegok 4. postua eskuratu baitu. Datorren larunbatean ere Madrilen izango dira Danok Danenako gazteak, Espainako Absoluto Txapelketa jokatzeko. Bertan parte hartuko dute Asier Gallego, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Petter Cubillo, Mikel Alvarez, Jon Ander Iriarte, eta Susana Davilak, postu onenaren bila.