Antolatzaileak buru-belarri dabiltza ekainaren 8ko giza katea prestatzen eta hainbat ohar jakinarazi dituzte. Amasa-Villabonatik Anoetara bitarteko herriak (eta beraz Aiztondo bailara osoa) 58. kilometroan egongo dira. Aldez aurretik, behar zen herritar kopurua bikoiztu dela aipatu behar da. Beasaingo sarrerako rotondan hasiko da kilometroa eta 10:00etarako egon beharko dute han parte hartzaileek. 9:30ean abiatuko da autobusa Olaederra kiroldegitik, 9:11 eta 9:36ko trenak bikoiztuak izango dira eta 9:00etan abiatuko dira kiroldegitik txirrindaz bertaratu nahi dutenek.