Aste berdea, nazioarteko Ingurumen eguna ospatzeko

aste berdeaUrteroko ohiturari eutsiz Aste berdearekin ospatuko da Ingurumenaren Naizoarteko eguna. Villabonako Udaleko Ingurumen Sailak egin du egitaraua eta hainbat ekimen hartuko ditu bere baitan. Ekainaren 6an II. eskuko azoka jarriko da Berdura Plazan. Parte hartu nahi duen orori irekia egongo da eta bere gauzak saldu edo oparitu nahi dituenak 689749439 telefonora deituta eman beharko du izena. Azoka 17:30etik 20:00ak bitarte egongo da zabalik. Hasiera batean ekainaren 15erako proposatu zen mendi ibilaldia bertan behera geratu da. Bestalde, aste berdeak bete-betean harrapatu du Amasamendiren kudeaketa bideratzeko parte hartze proiektua. Haurrek eta hirugarren adinekoek euren ekarpenak egingo dizkiote proiektuari, nolako Amasamendi nahiko luketen marraztuz eta marrazkiak ikusgai jarriz.