Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Partaidetzazko Aurrekontuak 2014 ekimenaren lehen fasea amaitu da. Amasa-Villabonako proposamenak Tolosaldeako proiektuan sartu dira, honenbestez. 500.000 euro daude mahai gainean, herritarren nahi duten proiektuetan inbertitzeko. Tailerretan zein inkesta bidez izan da proiektuak proposatzeko aukera eta iritsi da proposamenen artean garrantzizkoenak zein diren ebazteko unea. Hemen jasotako proposamenak
Horretarako, bilera bat egingo da ekainaren 10ean. Proiektuaren gidariek “Herritar guztiok” animatu nahi dituzte bilera horietara joateko; eskualde osoko proposamenak eztabaidatu eta adosteko “zuen ahotsa entzun nahi dugu eta”.
Tolosaldeko bilera: Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean