Maiatzaren 15eko irteeran Zuberoara joango da Aizkardi Mendi Elkartea. Bertan Sta. Engrazitik (631m) abiatu eta Eujarre kanoian gora Lakora mendira (1870m) igoko dira endizaleak. Jarraian Urdaite lepotik (1450m) jaitsiko dira, Bimbaleta gailurra (1750m)egiteko. Hortik Kakoetara jaitsiko dira, azkenik. Izenak emateko elkarteko 649717182 telefonora deitu beharko da 20:00-22:00 ordutegian edo elkartera bertaratu ostegunetan 20:00etatik 22:00etara.
Igandean (ekainak 15)6:00etan elkartuko dira Olaederran bidaia egiteko. Ibilaldiak 24 km inguru ditu eta 7 ordu inguru izango dira.