Uztailaren 17an (osteguna) emango zaio hasiera Irrintzi elkartearen XVIII. Garagardo azokari. Lau egunez garagardo zein afari eskaintza berezia izango da Txermingo arkupeetan, 18:00etatik aurrera. Azken prestaketak amaitzear, gogoz daude antolatzaileak. Oro har kontsumoa apal dagoen arren emaitza ona izan zuen azokak iaz. Balorazio on horri aurten ere eusteko asmoz irekiko da azoka 18:00etatik 01:00etara, ostegunetik igandera.
Ikusi kartela