Uda aurretik hasi ziren Arratzaingo Futbol Zelaia berritzeko lanak eta dagoeneko emaitza ikus daiteke. Belarra jarri eta ingurua prestatzearen faltan, Billabona Futbol Taldeak zelai berrian ekingo dio denboraldiari. Lanen lehen fase honetan futbol zelaia handitu eta belar artifiziala jartzea zen plana, hurrengo fase baterako utziz aldagelak berritzea. Abuztuko eguraldi kaskarrak lanak apur bat atzeratu baditu ere, irailaren 21eko lehen partidua zelai berrian jokatuko da. Orain arte Arratzaingo zelaiak 92X47 metro izan ditu luze-zabal; orain dagoeneko 100X52,5 da; lanei esker 5,5 metro handiagoa da zabaleran eta luzeran 8 metro irabazi ditu. Zelaia erabat prest izateko argiteria berria faltako da irailean, luminaria urrian jarriko baita; izan ere, argiteria jasangarriaren alde egin da apustua eta horrek aste pare bateko tartea eskatu du. Ikusi argazkiak