Asteburu pasa Pirinioetan, Aizkardiren eskutik

SalaronsAizkardik ikasturte berriko lehen ibilaldia antolatu du irailaren 13-14ko astebururako. Lehen egunean Linas de Brotora joko dute (1200m) Tendereña gailurrera igotzeko (1860m) eta Otal bailaratik jaitsiko dira Bujaruelo ostatura (1340m). Gaua bertan pasa ostean, igandean Mondarruego gailurra (2848m) egingo dute , Ordesa bailarako Salorons-era jaitsiz, Torlara iristeko. Ibilaldi honetarako izena emateko telefonoz egin daiteke Aizkardi Mendi Elkartearen  649717182 telefonora deituz 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardiren lokalera joanda ostegunean 20:00etatik 22:00etara. Izena emateko azken eguna irailaren 10a izango da. Ireeta larunbatean (irailak 13) izango da goizeko 5:30ean Olaederra kiroldegitik. Ordaindu beharreko kopurua 65€koa izango da bazkideentzat, 70€ gainerakoentzat eta %20ko deskontua izango dute 21 urte bitarteko gazteek.