Euskara ikasteko aukera zabala, edonoren esku

Ikasturte berrian ez dago aitzakiarik, zuk ere ikasi dezakezu euskara. Maila eta aukera zabala eskaintzen du Euskara Zerbitzuak: hasi berrientzat EuskaraAisa ikastaroa, guraso, aiton-amona eta zaintzaileei zuzendua, autoikaskuntzakoak, oinarrizkoak edo 1. eta 2. hizkuntza eskakizuna ateratzekoa. Goizez zein arratsaldez dago eskaintza irekita eta Udalak erroldatuei %75 ordainduko die. Gainera, euskara hobetzeko praktika bezalakorik ez dagoenez Mintzalaguna programa izango da. Nabarmentzekoa da, Udalaren eskaintzaz gain Banaiz Bagara taldeak sortutako taldea; izan ere, etorkinei bideratua dago eta astelehenero elkartzen da 19:45etik 20:45era Gaztelekuan. Doan da talde honekin bat egitea. Informazio gehiagorako: euskara@villabona.net edo 943693501. Ikusi eskuorri osoa