Tolosaldea mailan antolatutako ekimena, jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako harrera eta bizitzarako gaitasunak ikasteko gunea da. Tolosan, Amasa-Villabonan eta Anoetan egingo dira topaketak. Amasa-Villabonaren kasuan, Udaleko balio anitzeko gelan egingo dira eta hileko laugarren astelehenean elkartuko dira 17:00-19:00 bitarte, irailetik abendura.
Elkarri zalantzak argitzeko, elkarri entzuteko, tea hartzeko, edo dena delako aisi proposamenetarako gunea jarriko da, taldeak beretzat sortua. Honela, aisirako guneaz gain inguru berrira egokitzeko sare bihurtuko da taldea. Informazio gehiago Tolosaldea Garatzenen: guretzako2014@gmail.com edo 943654501. Ikusi eskuorri osoa