Irailaren 11 eta 12an egingo da ‘Enplegunea’ eta bertan aurrez aurre jarriko dira langile berrien bila dabiltzan enpresak eta lan bila dabiltzan herritarrak. Enpleguneren helburua 50 langabetutik gora lan merkatuan sartzea da eta horretarako, enpresa pribatuak diruz lagundu dira lanpostuak sor ditzaten. Lanaldi oso eta partzialeko eskaintzak lortu dira, 3-6 hilabete arteko iraupenarekin. Lanpostuak kontsultatzeko, azokan izena emateko edo informazio gehiagorako: lan@tolosaldea.net edo 934654501 telefonoan.