Behar Zana elkarteak abian du 51. Enrique Abril errebote txapelketa. Txapelketa bi fasetan antolatuko da: lehen fasean, bi multzotan banatuta bakoitzean itzuli bakarreko ligaxka jokatuko da; bigarren fasean, bi finalerdiak eta finala izango dira. 7 talde ariko dira guztira lehian, tartean, Amasa-Villabonako Behar Zana taldea. Horri esker, irailean erreboteaz gozatzeko aukera izango da Errebote plazan jokatuko diren partiduekin. Hemen azalpen osoa, eta egutegia