Ohiturari eutsiz, XXX. urtez antolatu dute hirugarren adinaren astea Salbadorako kideek. Irailaren 22tik 28ra bitarte, prestatutako egitarau oparoaz gozatuko dute. Besteak beste, Tute, Eskoba, seisak, mus eta chinchón txapelketak jokatuko dituzte elkartean. Punteria ere probatuko dute, toka, tiro eta bote txapelketarekin. Ez da otordurik faltako, larunbatean txistorra-jatea eta igandean bazkaria izango baitute eta meza eskainiko diete hildako bazkideei, Eresargi abesbatzaren kontzertu eta guzti. Informazio gehiagorako: 943691336.