Azken urteetako arrakastaren haritik, aurten ere Txakolin eguna antolatu du Uso-Toki elkarteak irailaren 27rako. Txakolina eskuzko pilotarekin uztartuko dute, 16:00etan hasita hiru bikotek jokatuko dute eskuz kinielatara eta jarraian Olaizola I.-Eskudero vs. Goñi II- Gorrotxategi.
Partiduen ostean txakolin dastaketa izango da plazan, pintxo eta guzti. Sarrerak egunean bertan eskuragarri egongo dira Amasan, baina aurrez eros daitezke Iturri-Goxo, Iru-Aldeta eta Urrizpen.