Pilar Garaiburuk 100 urte bete ditu

IMG-20140924-WA00031914. urtean jaio zenetik, Amasa-Villabonan igaro ditu 100 urte Pilar Garaiburuk. Gaur festa handi bat antolatu diote 20 urte daramatzan Santiago Egoitzan, eguna ospatzeko. Senideak etorri zaizkio urtebetetze eguna ospatzeko, Udal Gobernuko ordezkariak opari eta guzti bertaratu dira (herriko zaharrena baita Pilar) eta egoiliarrek ere bat egin dute ospakizunarekin. Egitarau oparoa prestatuta, meza, aurreskua, bazkaria, musika… denetik izan da.  Pozik hartu Pilarrek denen desio onak eta zorion abestiak, argitasun handiz jarraitu du festa guztia. Urte askoan, Pilar!

IMG-20140924-WA0004