Herritarrentzat lan, herritarrekin euskaraz!

Udal langileak webEuskararen Naziarteko eguna aukeratu dute Villabonako Udaleko langileek barne mailan egindako lanketa azaleratzeko. Hemen, euskararen erabilera planak zehazten duena:

Euskararen Nazioarteko Egunean agertu nahi izan dute Villabonako Udaleko kargu politiko zein langileak, euskarare erabilera plana. Argazki batekin adierazi dute datozen urteetako euskararen erabilera planari dioten atxikimendua “herriarentzat, lan – herritarrekin, euskaraz” lemepean. Planaren helburua, Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza modura erabiliz, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza-eskubideei erantzun ahal izateko. Modu honetan, Villabonako Udalak eredu bilakatu nahi du Amasa-Villabonan euskararen erabilerari dagokionez, eta bide batez, gure hizkuntzarekiko konpromisoa adierazi, kalitatezko zerbitzu bat eskainiz herritarrei.

Irakurri erabilera plana