Urtero bezala Saharar errefuxiatu kanpamenduetarako janari bilketa abiatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Herritarrei egin diete dei; gainera, elikagaiez gain bereziki eskola materiala bildu nahi dute, eraikitzera doazen eskola baterako; eta baita ohiko pixohial eta konpresak ere. Udaleko ongizate sailean jasoko dira ekarpenak (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara), otsailaren 27a bitarte. Aurten Tolosaldea Sahararekin elkarteak 15 urte betetzen dituenez, inoiz bidali den karabana handiena osatu nahi dute.
Ikusi kartela
Irakurri azalpen txostena