Gaur Zizurkilgo eta Villabonako alkateek Ur Agentziarekin hitzarmena sinatu dute, Oria ibaiaren enkauzamendua bukatzeko. Hainbat urtez herritarrak kezkatuta izan dituen uholde arriksuaren aurrean, “oso berri ona” dela adierazi du Galder Azkue alkateak, konponbiderako lehen pausua eman delako. Gaur sinatutako hitzarmenarekin, Euskadiko Ur Agentziak Zizurkil eta Villabona herrietako uholde arriskua saihesteko lehen fasea jarriko du abian. Lan hauek, lehen zati honetan, Oria ibaiaren eskuin aldeari eragingo diete. Zehazki, Zubimusu zubiaren zabalera handitu egingo da eta zubi honetatik behera, ibaiaren eskuin aldeko uholdeen aurkako pareta eraikiko da. Gainera, ur zikinen hodi sistema ere eguneratu egingo da, Villabonako erdigunean sortutako ur zikinak ia bere osotasunean Adunako araztegira bidaliz. Ibai bazterreko pasealekuari dagokionez, beronek Albisu kirol dendaren parean zubiarekin bat egingo du ibai bazterretik Zizurkil alderako pasabideari jarraikortasuna emanez.
Lorpenarekin pozik agertu dira alkateak, “legegintzaldia 2011ko azaroko uholdeekin hasi genuen” gogoratuz. Orain, legegintzaldi amaieran, “uholde haiek berriz ez errepikatzeko beharrezko lanei ekingo diegu” agertu dute biek. Lanak arazorik gabe gauzatzea eta herritarrei “ahalik eta enbarazurik txikiena” eragitea deseatu dute. Azkenik, Ur Agentziari eserrak eman dizkiete eta aldi berean, eskatu “Zizurkilgo aldean egiteke geratuko diren lanak lehen bait lehen gauzatu ditzala” eskatu diote, bi herrion etorkizunerako ezinbestekoak direla iritzita.