Oporrak Bakean programa familia bila dabil. Urteroko moduan, Villabonako Udalak programa honekin bat egin du, haur sahararrek arazoetatik urrun bizi dezaten uda. Bost haur ekartzeko diru-laguntzak prestatu ditu Udalak eta momentuz hiru familiak eman dute izena. Beste bi haur hartzeko aukera dago, beraz; izena emateko epea apirilaren 20ra bitarte da. Argibide gehiago programaren webgunean aurki daiteke edo Gizarte Sailera deituta: 943693925.