Igande goizaldean gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du Udal Gobernuak 19:30ean Erreboteko plazan. Erasoa jasan duen emakumeari eta bere lagun eta senideei babesa adierazteko baliatuko da bilkura.
Gertakarien berri izan bezain laster antolatu zen herri mugimendua ere, Malkar Plazan egindako elkarretaratze jendetsuan. Beldurrik gabe bizitzeko desioa agertu zuten herritarrek, eta emakume burujabeen aldarria bilakatu zen jarraian Gurean eskaini zuten emanaldia.
Ikusi bandoa