Erbesteak eragindako ahanztura oroitu du Chuecak

ona webFrankismoaren aztarnen baitan erbesteak utzitako zauriei jarri zien mira atzo Memoriaren Asteak. Josu Chueca historialari eta irakaslearen eskutik, Gerra Zibilean eta gerraostean gertatutako erbesteratzeak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutako lagunek. Chuecaren ikerketaren ildotik, bereziki aztertu zen Frantziako konzentrazio eremuena; izan ere, kasu nabarmenena izateaz gain Grus-eko gunean bildu zen euskaldun gehien; tartean, 6 billabonatar. Esti Amenabarro Aritzako kideak datuz jantzi zituen Chuecaren hitzak, aurkeztu berri duen liburuari tiraka. Historialariak argi ezberdindu nahi izan zuen harrera eremuen eta konzentrazio eremuen deitura. Izan ere, (ilustrazio eta argazkiekin frogatu zuen) txarrantxaz eta hesiz inguratutako eremuak ziren, gizonak euren familiengandik bereizi eta esparru hartan irautera mugatzen zituztenak. Hango bizi-baldintzen hainbat irudi eta adibide agertu zituen hitzaldian zehar. Ikertu ostean aurkitutako istoria batzuk elkarbanatu zituen entzuleekin eta hunkituta hitz egin zuen erbesteagatik betiko ahaztu diren pertsonen izenez eta ekarpenez. Bere ibilbidea horiek berreskuratzeko ahaleginetan ari den moduan, Aritza Kultur Elkarteak ere bere hondar-alea kokatu zuen hor. 

elkarri webhitzaldi web