Aizkardiren 47. mendi ibilaldia, igandean

51Igandean egigo da Aizkardik antolatutako 47. ibilaldi neurtua. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituko lehena izango da. Joan den astean ondoen antolatutako ibilaldiaren saria eskuratu du Aizkardi Mendi Elkarteak.

Ordu aldaketaren ostean, ordu berrian 7:00etan abiatuko da ibilaldi luzea eta 8:00etan motza. Dagoeneko mila lagunek eman dute izena eta egunean bertan ere posible izango da bertan apuntatzea.