Lourdes Herrasti: “Emakume guztiek galdu zuten gerra”

hitz webEmakumeen istoriak bistaratu ziren atzo Memoriaren Astearen baitan, Lourdes Herrasti Aranzadiko kide eta historialariak. Urte luzez ikertu ostean, gerrak emakumeari eragindako errepresio bikoitzaren frogak eta horren inguruko hausnarketa bideratu zuen Herrastik Subijana etxean. Testuinguru historikoaren errepaso batetik abiatuz, istorio pertsonaletaraino iritsi ziren zapalkuntzaren ereduak; gerra terminoetan, “emakumea gizona zigortzeko” erabiltzen baitzen, mezulari moduan. Hainbat emakumek jasandako jazarpen, bortxaketa eta humiliazioen artean emakumeek frontean izandako paperaz ere aritu zen Herrasti, lehenik guduko lehen lerroa hartu zutenak gero zaintzara nola bideratu ziren aztertuz. Gerraren ostean ezarri zen erregimenak emakumea are gehiago baztertu zuenez, gaur oraindik isiltasun hori presente dagoela eta azaleratu egin behar dela aldarrikatu zuen Lourdes Herrastik,hitzaldia web