Ibilian, osasunerako eta lagunarterako bidea

ibilian webGaur aurkeztu da oinezko ibilaldiekin helduen osasuna hobetzea helburu duen Ibilian programa. Jaurlaritzak sustatutako Tipi-tapa proiektuan oinarrituta, elkarlanaren aldeko apustua egin du Villabonako Udalak ideia garatzerako orduan. Galder Azkue alkateak agertu moduan “osasuna hobetzeaz gain lagunartean egoteko aitzakia” ere izango da programa. Pablo Laza herriko osasun zentroko arduradunak gogoratu du helduen heriotzarako 4. kausa dela bizimodu sedentarioa eta aktibo mantentzeko ahaleginak onuragarriak direla. Tomax Plaza dabil eskualdean programa hau sustatzen Osasun Sailaren izenean eat gizarte aldatu den heinean osasuna ere aldatu behar dela nabarmendu du, bere ustez “osasun etxea gaixo etxea da, osasuna kalean dago”. Aitziber Murua hezkuntza eta kirol teknikariak eman ditu egitarauaren zehaztasunak. Apirilaren 16tik hasi eta uztailera bitarte izango da Ibilian programaren lehen zikloa eta irailetk aurrera bigarrena. Ostegunetan izango dira ibilaldiak, 11:00etan abiatuta. Berez lau ibilbide diseinatu diren arren parte hartzaileen beharretara egokituko direla aurreratu du Muruak, herritar guztiei gonbidapena luzatuz. 

Amasa-Villabonaren kasuan elkarlanaren bidez garatzea erabaki da, eta horren adibide Joxe Lizaso Uliazpiko ordezkariak eman du. Esker ona agertu du, proiektuarekin bat egiteko gonbidapenak euren taldea integratu eta ekintzat bateratzeko aukera eskaini dielako. Izan ere, Aldundiko erakunde autonomo honek 81 pertsona biltzen digu orotara. Besteak beste ekimenarekin bat egin dute: Salvadora jubilatu elkarteak, Olaederra kiroldegiak, Santiago Egoitzak, Fepas-ek… Apirilaren 16an izango da lehen hitzordua Ibilian programarentzat. 

Ikusi eskuorria

aurkezpen web