Maiatzaren 24ko irteran (igandea) Aralarko mendilerroan ibiliko da Aizkardi: Lizarrustitik abiatuta, Lareotik Putterrira iritsiko dira. Goizeko irtera izango da, 4-5 ordu ingurukoa. Nahi duenak 7:30etan du hitzordua Olaederra kiroldegian. Aurretik izena emateko 649717182 telefonora deituta edo ostegunean (maiatzak 21) Aizkardiren lokalera joanda egin daiteke, doan.