Haur Sahararrei harrera

 

Haur Sahararrak Amasa-Villabonan dira jada. Udako hilabeteak etxeko eta familiako ateak ireki dizkien herriko familiekin pasako dituzte.

Basamortutik Euskal Herrira, Saharatik gure etxera” lemapean uztailaren 5ean egin zaie ongietorria Amasa-Villabonako Berdura Plazan. Harrera moduan, herriko txikienek Euskal dantza eskaini diete Saharako banderaren babesean. 

Herritar ugari hurbildu dira ekitaldira, saharar herriak bizi duen arazoaz kontzientziatuta eta ume hauek behar duten babesaz ohartuta.