
Amasa-Villabonako Udalak hainbat ekitaldi, hitzaldi eta bilera antolatu ditu gizarteko hainbat gai garrantzitsu gertutik ezagutzeko helburuarekin.
Lehenengoa, datorren ostiralean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Subijana etxean. “NOLA IKUSTEN DUGU LESBIANA, GAY, TRANS ETA BISEXUALEN KOLEKTIBOA?” izenburupean LGTB kolektiboaren pertzepzio eta tratamendu sozial eta historikoari buruzko sentsibilizazioa jorratuko da. 11 – 25 urteko gazteei zuzendua doan ekitaldi honetan, lehenik laburmetraia bat proiektatuko da eta ondoren solasaldi bat egongo da bertaraturikoen artean.
Azaroaren 22an, FATIMA Djarra “INDOMABLE” DE LA MUTILACION A LA VIDA, emakumeen genitalen mutilazioa, mito eta gako kulturalak hitzaldia izango da.
Azaroaren 25ari dagokionez, Emakueen Indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Udalak hainbat ekitaldi antolatzen diardu, aurrera jakinaraziko direnak.