
“Eskolako Agenda 21” egitasmoaren baitan Amasa-Villabonako ikasleek Maite Izagirre, Alkatea; Eneko Urdangarin, Ingurumen Zinegotzia; eta Alaitz Bilbao, Ingurumen Teknikariarekin, elkartu ziren atzo goizean, maiatzak 22, udalbatza-aretoan.
“Urak dakarrena” gaiaren barruan egindako lanak aurkeztu dizkiete ikasleek Udaleko ordezkariei. Hala nola, herria hobetzeko landu dituzten ondorioak, konpromisoak eta proposamenak helarazi dizkiete.
Udal ordezkariek, egitasmoko proposamenei erantzuna eman zieten eta orokorrean bat egin zuten aurkeztutakoarekin eta aintzat izango dituztela azpimarratu zuten. Gainera, proposamen batzuk jadanik martxan daudela azaldu zuten.
“Eskolako Agenda 21” jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko helburuz sortu zen programa da. Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.