KOMIZAR TXUKUN MANTENDU DEZAGUN

komizar1

Komizar atseden parkean hainbat hobekuntza burutu dira 2017an zehar.

Lehenik eta behin, parrilak eta mahaiak konpondu ziren, horretarako, 5.000€ko partidatik 4.216,15€ gastatu ziren: 2 parrila berri jarri eta beste 8 berritzeko; eta bi mahai berri ipintzeko. 

Orain, behin parkea parrila eta mahaiekin atondu ondoren, udalak Tolosaldeako Mankomunitatearekin elkarlanean, zaborrentzako edukiontzi ezberdinak ipini ditu Komizarrera bertaratzen direnek parkea txukun eta garbi aurkitu eta joaten direnean berdin utzi dezaten.