
VILLABONAKO BATZOKIAN EGINDAKO PINTADEN HARIRA VILLABONAKO EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEk HONAKOA ADIERAZI NAHI DUGU:
1. Ekintza hauen aurrean gure desadostasuna eta arbuioa adierazi nahi dugu, horrelako jarrera eta ekintzak gure herriaren eraikuntzan oztopo direlako.
2. Mehatxu, pintaketa eta mota honetako jarrerak baztertzen ditugu; gure jardun eta estrategietatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira eta lekuz kanpo geratzen dira.
3. Kasu honetan bezala, Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dugu, herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubide urraketak erabat desagertu arte.
4. Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da eta bide horretan elkarrekin etorkizun baketsu baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Villabonan, 2017ko ekainaren 20an