
“Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena”,
urte berriarekin martxan jarri da beste behin. Janari bilketa honek Tindoufeko (Argelia) kanpamenduetan orain dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren errefuxiatu sahararrentzako da.
Urtarrilaren 29tik, astelehena, otsailaren 2rarte, ostirala, herriko eskoletan eta Udaletxearen arkupetan kokaturik dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan jasoko da laguntzat. Horrez gain, nahi duten herritar guztiek, otsailaren 2an, arratsaldez, Tolosaldea Saharak Villabonako udalarekin batera antolatu duen bilketara hurbildu daitezke azukrea, arroza, pasta, lekak, olioa, atuna eta sardinak oliotan ekartzera, eta baita konpresak eta produktu higienikoak, eta eskolako materiala.
Txokolote taza bat eskainiko zaie lehen aipaturiko produktuetako batetik kilo bat ekartzen duten guztiei Amasa-Villabonako Berdura Plazara.
Udalak herritarrei kausa honekin bat egitera animatzen die herritar guztiei.