Amasa-Villabonako ikasleek, Agenda 21 proiektuaren inguruko lan eta proposamenak aurkeztu dituzte udalerriko udal ordezkarien aurrean

P5180335

Urtero egiten den moduan, maiatzaren 18an, ostirala, Fleming Herri Eskolako, Zubimusu Ikastolako eta Erniobe BHIko ikasleen eta herri ordezkarien (Maite Izagirre alkatea, Eneko Urdangarin ingurumeneko zinegotzia eta Alaitz Bilbao ingurumeneko teknikaria) arteko topaketa egin zen Amasa-Villabonako Udaletxean.

Ikasleek argi utzi zuten, bertan aurkeztutako lan eta proposamenak maila eta eremu desberdinetako ikasleen, irakasleen eta gurasoen elkarlanaren fruitua direla.

Gai desberdinak aztertu ziren: kontsumoa, mugikortasun eta erosketak; aldi berean Amasa-Villabonaren oraingo egoera eta Tolosaldeak eskaintzen dituen aukerak.

Hezkuntza zentro desberdinetako ikasleek, grafikoekin egindako dokumentu luze bat aurkeztu zuten, dokumentu hori, hausnarketa eta proposamen desberdinez osatuta dago eta Amasa-Villabonako bizitza zein ingurumen kondizioak hobetzeko hausnarketa eta ikerketa modura balio du.

Deskargatu dokumentua

Villabona udal foro-1