“Hots-Larretan Hirukotean” ikuskizun berria aurkeztuko du
Juan Mari Beltran, txalapartari eta albokariak, musikari entzutetsu eta euskal musikaren aztertzaileak, “Hots-Larretan Hirukotea” ikuskizun berria aurkeztuko du hilaren 29an Amasako San Martín de Tours Elizan.
Ixiar Jauregi eta Errege Belda musikarien konpainiarekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetan sortzen diren soinu eta melodietan oinarritutako errepertorio zabala eskainiko dute. Musika hitza eta jokoa topatuz, natura eta paisaian murgiltzen den topagunean, jaietan, harreman pertsonaletako aberastasunean; mendiko eta kaleko soinu eta erritmoen nahasketa; erritmo zahar eta berriak.
Donostiko Kutxa Kultur Kluba aretoan aurkeztu den eta ikusleen artean harrera bikaina izan duen ikuskizuna aurreko urtean Durangoko liburu azokan aurkeztu zuen izen bereko diskoan oinarritzen da.
Udaleko Kultur Sailak antolatutako ekintza da honako hau eta hilaren 29an arratsaldeko 20:00etan Amasan ikusteko aukera izango dugu. Doako sarrera du.