Udalen Finantzaketarako Foru Fondoaren ekarpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun sailak kudeatzen duen Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren azken doikuntzaren arabera, Amasa-Villabonako Udalak 145.240 €ko ekarpen “gehigarria” jasoko du. Transferentzia ekonomiko hau hurrengo urteko urtarrilean egingo da eta Udaleko diruzaintza soberakin orokorrera gehituko da.
Ekarpen hau, 2018ko ingresu moduan kontabilizatuta geldituko den arren, gertu daukagun 2019an erabili ahal izango da kredituen aldaketa baten bitartez. Gobernu taldearen ideia, oraindik ere definitu gabe dagoen proiektu estrategiko batean erabiltzea izango litzateke. Maite Izagirre alkateak (EAJ) dioenez, “Kantitate ekonomiko hau bideratzeko helmuga desberdinak aztertzen ari gara, gure udalerria modernizatzeko balioko luketenak”.